Ekonomia -
Salerosketa
Verizon konpainiak Yahoo erosi du 4.830 milioi dolarrean
Yahooko akziodunek eta arautzaileek onartu behar dute akordioa, baina 2017ko lehen salerosketa itxita egotea aurreikusten dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Verizon telekomunikazio konpainiak Yahoo bereganatzeko akordioa lortu du eta 4.830 milioi dolar (4.397 milioi euro inguru) ordainduko ditu, telekomunikazio alorrek erraldoiak ohar bidez jakinarazi duenez.
Yahooko akziodunek eta arautzaileek onartu behar dute orain akordioa, baina 2017ko lehen salerosketa itxita egotea aurreikusten dute.
AEBko telekomunikazio konpainiaren esanetan, salmentaren baitan ez dira sartzen Yahook eskudirutan zuen dirua, Alibaba Group Holdingsen eta Japoniako Yahoon zituen akzioak eta ezta funtsezkoak ez diren Yahooren patenteak ere.
Yahook 1.000 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu hilero mundu osoan eta horietatik 600 milioi erabiltzaile telefono bidezko erabiltzaileak dira.