Ekonomia -

Ipar Euskal Herria

Iparraldeko enpresa txikien bozetara aurkeztea debekatu diote LABi

CGTk salaketa aurkeztu zuen sindikatu abertzalearen aurka, zentral politikoa dela eta euskararen bitartez frantsez hiztunak diskriminatzen dituela argudiatuta. Justiziak arrazoia eman dio.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herrian LAB sindikatuak ez du justiziaren babesik lortu. Izan ere, CGTk sindikatu abertzalearen kontra jarritako salaketa onartu egin dute  epaitegian. LAB sindikatu politikoa dela eta euskararen bitartez frantsez hiztunak diskriminatu egiten dituela salatu zuen CGTk.

 

Ebazpena eskutan, LABek ez du enpresa txikietako hauteskunde sindikaletara aurkezteko modurik izango.

 

Ipar Euskal Herrian polemika bizia eragin duen gaia da, Iparraldeko  CGTk berak ere Paristik hartutako erabakia salatu du.

 

LABek erabakiaren aurka helegitea aurkeztea aztertuko du. Hilabeteko epea du horretarako, eta enpresa txikietako hauteskundeak azaroaren 28tik abenduaren 12ra izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea berriak LAB Ekonomia 2024 Albisteak