Ekonomia -

IKERKETA

Espainiar bakoitzak 7.700 euro aurreztu behar luke urtean, pentsiorako

Aviva aseguru-etxeak egindako ikerketa baten arabera, hori da erretiroa hartutakoan eros ahalmenari eusteko aurreztu beharreko diru kopurua.

 

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB
Bakoitzak 7.700 euro aurreztu behar ditu urtean, pentsiorako

1:40

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiar bakoitzak 7.700 euro aurreztu behar ditu urtean, batez beste, pentsiorako. Aviva aseguru-etxeak Deloitte enpresarekin batera pentsioen inguruan egindako ikerketaren arabera, hori da erretiroa hartu ostean eros ahalmen duina izateko aurreztu beharreko diru kopurua.

Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen esanetan, pentsioak azken soldataren % 70 izan behar du erretiratuaren bizi-maila bermatzeko. Aviva aseguru-etxearen ikerketak datu hori aintzat izan du kalkuluak egiterakoan.

Aipaturiko ikerketak kotizatzaileek jasoko duten pentsio publikoaren eta bizi-maila duina izateko behar den kopuruaren arteko aldea neurtu du. Esaterako, 2017tik 2057. urtera bitartean erretiroa hartuko duten 25 milioi espainiarrek 191.500 milioi euro aurreztu beharko dituzte.

Kopuru hori % 12 hazi da azken sei urteetan, ikerketa horren lehendabiziko alea argitaratu zutenetik.

Urtean, batez beste, 7.700 euro aurreztu behar ditu kotizatzaile bakoitzak erretiroa hartzen duenerako. Dena den, kopurua aldatu egiten da adinaren arabera: gazteenek gutxiago aurreztu beharko lukete eta zaharragoek, ostera, gehiago.

Aviva aseguru-etxeak hainbat proposamen egin ditu pentsioen "defizitari" konponbidea jartzeko: pentsio publikoak pentsio plan pribatuekin osatzea edota pentsioa lanarekin uztartzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Ekonomia 2024 Gaurko azken orduko albistea Pentsioak 2024