Ekonomia -
2018an
Bilbok gizarte ekonomiari buruzko foro garrantzitsuena hartuko du
Bertan egingo da Gizarte Ekonomiako Foro Globalaren laugarren edizioa 2018an, eta Europan egingo den lehen aldia izango da.
Agentziak | Erredakzioa
Bilbok Gizarte Ekonomiako Foro Globalaren laugarren edizioa hartuko du 2018. Urtean. Aipatu foroa hirugarren sektorearen gainean egiten den munduko bilera garrantzitsuena da, eta lehendabiziko aldiz Europara bidaiatuko du.
Bilboko Udalak jakitera eman duenez, irailaren 7tik 9ra bitartean Montrealen (Kanada) egin den nazioarteko topaketa horren hirugarren ekitaldian jakinarazi dute albistea. Bertan, 60 herrialde baino gehiagoko 1.500 pertsonak parte hartu dute.
Bizkaiko hiriburuak gizarte ekonomiako politiketan aitzindari izatea dauka bere jardunbideko ardatz nagusien artean, eta hitzordu horri baliatuta hirugarren sektoreko mundu guztiko arduradun publiko eta gizarte eragileak bilduko ditu.
"Montreal bada une honetan erreferentea Amerikarentzat eta Seul Asiarentzat, Bilbo izango da Europarentzat", gaineratu du.