Ekonomia -

Nafarroa

Langile bat hil da Lesakan izandako lan istripu batean

Zalain enpresako 64 urteko behargina da zendutakoa. Lehen datuen arabera, eroriko bat izan ostean hil da.

Lesakako lan istripua. Argazkia: Nafarroako Foru Gobernua.
Lesakako lan istripua. Argazkia: Nafarroako Foru Gobernua.
Lesakako lan istripua. Argazkia: Nafarroako Foru Gobernua.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da gaur Lesakako (Nafarroa) Transformados Zalain enpresan izandako lan ezbehar batean, Foruzaingoak ohar batean jakinarazi duenez.

Zendutakoa 64 urteko gizonezkoa eta Berako bizilaguna da, iturrion arabera.

SOS Nafarroak 11:56an izan du istripuaren berri. Guardian zeuden mediku eta erizain bat bertaratu dira, baina gizonaren heriotza baino ezin izan dute egiaztatu. Elizondoko polizia-etxeko foruzainak eta Polizia Judizialaren alorreko kideak ere joan dira istripua izan den lekura.

Lehen datuen arabera, altuera handiko plataforma batean lanean ari zen langilea, eta nonbait, jausi egin da. Beste behargin batek topatu du gorpua, eta, beraz, ez dago istripua zelan gertatu den ikusi duen lekukorik. Hildako langileak hainbat haustura zituen gorputzean, eta traumatismoa buruan.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripua argitzeko. Gorpua Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Erakundera eraman dute, autopsia egin diezaioten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuei buruzko albisteak Nafarroa Ekonomia 2024