Ekonomia -

2017ko uztailetik aurrera

Irun eta Paris arteko bidaia 5 ordutan, abiadura handiko trenean

2017ko uztailetik aurrera, abiadura handiko tren batek Irun eta Frantzia arteko bidaia egingo du, bost ordutan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017ko uztailaren 2tik aurrera bost ordutan egin ahalko da Irun (Gipuzkoa) eta Paris (Frantzia) arteko bidaia, orduan jarriko baita martxan Paris-Burdeos-Irun-Vitoria/Gasteiz-Madrid korridorearen Burdeos-Tours tartea.

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, egun hauetan SNCF Frantziako trenbide konpainiak hainbat froga egingo ditu TGV berezi batekin. Tren horrek hainbat neurgailu ditu eta 320 km/h-ko abiadura hartu dezake.

Abendura arte egingo dute frogen lehen fase hau. Urtarriletik aurrera, berriz, xehetasun gehiagoko neurketak egingo dituzte, eta uztailaren 2an jarriko dute zerbitzua indarrean.

Guztira, SNCF konpainiako 400 profesionalek jasotzen dute formakuntza TGV Atlantique zerbitzuak emateko, linearen kontzesioa duen Lisea enpresak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Gizartea albisteak Ekonomia albisteak Irun albisteak gaur Eguneko albisteak