Ekonomia -
Lan-istripua
Hiru langile zauritu dira Bilboko Isozaki dorreetan izan den sutean
Galdaratan mantentze-lanak egiten ari ziren hiru langile dira zauritutakoak.
Agentziak | Erredakzioa
Hiru langile zauritu dira astearte honetan Bilbon (Bizkaia), Isozaki dorreetan piztu den sute batean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 13:30ean piztu da sua, beharginak eraikinaren galdaratan lanean ari zirenean. Zehazki, 11. pisuan zauden mantentze-lanak egiten.
Langileetako bat bertan artatu dute, kea arnasteagatik; gainerako bi lagunak anbulantzian eraman dituzte erietxera, eta bi horietatik batek erredurak ditu beso batean eta esku batean.
Sua itzali dute jada, baina suhiltzaileek lanean jarraitzen dute kea eraikinetik ateratzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea