Ekonomia -
Kontratua
Trapagarango Bombardierren 40 trenentzako motorrak egingo dituzte
Multinazional kanadarrak 585 milioi euroko kontratua lortu du Frantzian trenak egiteko. Tren horien motorrak Trapagarango lantegian egingo ditu.
Agentziak | Erredakzioa
Bombardier konpainiak iragarri du Trapagan (Bizkaia) duen lantegian egingo dituela Frantziak eskatu dizkion 40 tren elektrikoen propultsio ekipoak.
Kanadako multinazionalak 585 milioi euroko kontratua lortu du Frantzian tren elektrikoak egiteko. Zehazki, Normandiarako izango dira eta tren berriak 2019rako martxan egotea espero da.
Bi solairutako trenak izango dira eta 200 kilometro orduko abiadura hartzeko gaitasuna izango dute.
Bombardier multinazionala Renferen kontratu handia lortzeko lehiaketa publikotik kanpo geratu zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea