Ekonomia -

Neurriak

Tabakoa eta alkohola % 2,5 eta % 5 artean garestitu dira

Horrez gain, Espainiako Gobernuak sozietate-zergari ezarritako aldaketak ere gaur ipiniko dituzte martxan.

Tabakoa. Artxiboko argazkia: EiTB
Tabakoa. Artxiboko argazkia: EiTB
Tabakoa. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tabakoari eta alkoholari dagozkien zerga berezien igoera larunbat honetan bertan ipiniko da martxan, % 2,5 eta % 5 arteko igoera ezarri duen zerga-neurrien errege-dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean.

Errege-dekretu horren arabera, alkohola eta tabakoa kontsumitzea garestiagoa izango larunbat honetatik aurrera, ostiralean Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluaren bileran hartutako erabakiaren ondorioz. Igoera horiei esker, diru-kutxa publikoetan 150 milioi euro bilduko dituzte (100 milioi tabakoagatik eta 50 alkoholagatik).

Zehazki, erdi-mailako produktuen, alkoholaren eta horren deribatuen zerga-tasa % 5 garestituko da (garagardoa eta ardoa salbu). Tabakoari dagokionez, berriz, zigarroen zerga-tasa % 2,5 igoko da, eta gainerako tabakoarena, ordea, % 6,8.

Zerga berezi horien igoerarekin batera, larunbat honetan indarrean sartu da ere atzo Gobernuak adostutako Sozietateen Zergari dagokion aldaketa. Horri esker, 4.650 milioi euro gehiago bilduko dituzte. Aldaketa horrek 2016ko ekitaldiari ere eragingo dio, hori dela eta, 2017an egindako diru-sarrera aitorpenetan igoera horiek nabarituko dituzte enpresek.

Gauzak horrela, dibidenduengatik izandako zerga-salbuespena aldatu egin dute, eta entitateen partizipazioak transmititzean izandako galerak titularrak ezin izango ditu kendu (diru-sarreren zerga-salbuespena duten partizipazioen kasuan).

Ondare Higiezinen gaineko Zergaren igoera

Bestalde, errege-dekretuak aurreikusten duenez, 2017an Ondarearen Gaineko Zergaren luzapena izango da, eta Ondare Higiezinen gaineko Zergaren katastro-baloreak gaurkotu dituzte 2.452 udalerritan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua bideoak Espainia albisteak Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea Zerga politika