Ekonomia -

Proposamena

818 plazetako Lan Eskaintza Publikoa proposatu du Hezkuntza Sailak

Sindikatuen ustez, zifra ez da nahikoa, eta ez du behin-behinekotasunarekin amaituko, ezta dagoen irakasle eskaera beteko ere.

Artxiboko irudia. EiTB
Artxiboko irudia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza Sailak 818 plazetako Lan Eskaintza Publikoa (LEP) proposatu du, baina sindikatuen ustez, zifra ez da nahikoa, eta ez du behin-behinekotasunarekin amaituko, ezta dagoen irakasle eskaera beteko ere.

Hezkuntzako Sektore-Mahaia eta Cristina Uriarteren Saila bildu dira ostiral honetan, Gasteizen. 2017an 818 plazetako LEP egiteko proposamena aurkeztu dute, Lanbide Heziketarako, Lehen Hezkuntzarako eta Bigarren Hezkuntzarako. Gobernu zentralak jarri zuen zifra hori mugatzat, eta bat dator egindako proposamenarekin.

Steilas sindikatuak deialdiak 1 Hizkuntza Profileko “plaza asko” hartzen dituela kritikatu du, eta LEPko plaza guztiak 2.ekoak izatea eskatu du.

Halaber, deialdia “presazkoa” dela kritikatu du, aurkeztuko liratekeenak ez luketelako “denborarik izango” azterketak prestatzeko. Horregatik LEP urtebetez atzeratzea proposatu du, eta data bakarrean sartzea 2017rako eta 2018rako plazak.

Steilasetik jakinarazi dutenez, Hezkuntza Sailburuak ideia honen inguruko hausnarketak egingo ditu, eta datorren astean emango du erabakiaren berri.

ELA sindikatuaren ustez, LEPk ez du behin-behinekotasunarekin amaitzeko balio izango; Euskadiko hezkuntza sisteman “% 37koa da, eta 9.165ri eragiten die”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza sistemako albisteak