Ekonomia -

Hazkunde ekonomikoa

Espainiako ekonomia % 3,3 hazi da 2016an, Gobernuaren arabera

Espainiako Gobernuak aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago egin du gora.

Bombadier
Bombadier
Bombadier

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako ekonomia % 3,3 hazi zen iaz, hain zuzen ere, Gobernuak aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago, Espainiako Gobernuak gaur zabaldutako datuen arabera.

Ekonomiaren hazkundea % 3,2koa izango zela iragarri zuen Gobernuak abenduaren hasieran, eta Barne Produktu Gordina 2017an % 2,5 eta 2018an zein 2019an % 2,4 haztea aurreikusi zuen.

Eva Valle Mariano Rajoyren Ekonomia Bulegoko zuzendariak azpimarratu duenez, Espainiako ekonomiaren oinarriak "onak" dira, eta Gobernuak azken bost urteetan egindako erreformek ekonomiaren hazkundean eragina izan dute.

Ildo berean, inflazio baxuak ekonomia hazten lagundu duela adierazi du. Gainera, 2011tik urtez urte defizita jaisten ari dela nabarmendu du, eta 2017an % 3,1ekoa izatea aurreikusi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak Espainia argazkiak Ekonomia Gaurko azken ordukoa BPGd gaur