Ekonomia -

Bilera Madrilen

Energiaz hitz egin dute Tapiak eta Nadalek, neurririk zehaztu gabe

Energia kostu altuek euskal industrian duten eragina salatu du sailburuak Espainiako Energia ministroarekin izan duen bileran.

Alvaro Nadal eta Arantxa Tapia. Argazkia: EFE
Alvaro Nadal eta Arantxa Tapia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak eta Alvaro Nadal Espainiako Gobernuko Energia ministroak efizientzia energetikoaren alorrean elkarrekin lan egitea adostu dute, baina Rajoyren Gobernuak euskal enpresen energia kostu altua "leuntzeko" neurririk ez zehaztea deitoratu du Tapiak.

Gaur Madrilen egindako bileran, energia alorreko gaiak izan dituzte mahai gainean.

Energia kostu altuen ondorioz euskal enpresek pairatzen duten diskriminazio egoera salatu du Tapiak. Horren esanetan, energiaren kostuak "zuzenean eta larriki" eragiten dio euskal industriari eta bereziki altzairuaren sektoreari.

Euskal enpresek Frantziako edota Alemaniako enpresekiko lehiakortasuna galdu dutela dioten txostenak eman dizkio Tapiak Nadali; izan ere, aipaturiko bi herrialde horietan "industria sarea babesteko aldeko neurriak" hartzen dituzte.

Tapiaren hitzetan, aurrerantzean ere gai hori jorratuko dute eta neurriak aztertu beharko dituzte. "Une honetan jarrera ezberdinak ditugu, baina premisa bakar baten bueltan gabiltza", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Energia berriztagarriak