Ekonomia -
Enplegu publikoa
Jaurlaritzaren lan-poltsa: Liburuzain kargurako baldintzak
Hautaketa-prozesuan izena emateko epea otsailaren 3an, ostirala, amaituo da.
Eitb.eus
Administrazio alorreko zazpi lan-poltsen hautaprobetan izena emateko epea zabaldu du Eusko Jaurlaritzak. Otsailaren 3an amaituko da eskaerak aurkezteko epea, eta artxibozain, liburuzain eta dokumentazioa eskalako lan-poltsaren hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak ondorengoak izango dira:
1.- 16 eta 65 urte bitartean izatea.
2.- Europar Batasuneko estatu bateko nazionaltasuna izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estatu batekoa izatea. Espainiako estatuan bizi diren atzerritarrek ere har dezakete parte. Hautatuak izanez gero, kontratua gauzatu aurretik, kontratuaren xede den jarduera egiteko administrazio-baimena dutela egiaztatu beharko dute.
3.- Titulazioa: Lizentzia, Ingeniaritza, Arkitektura edo Gradua.
4.- Egin beharreko zerbitzuak burutzea eragotziko duen gaixotasun edo ezintasun fisikorik ez izatea, lanpostua ezgaitasunen bat duten pertsonen beharrizanei egokitzeko ezar daitezkeen neurriak.
5.- Diziplina-espediente batez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita edo kaleratua ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
6.- Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko auzian sartuta ez egotea.
7.- Euskara: IVAPek emandako 3. Hizkuntza Eskakizuna edo eragin bera aitorturik daukan beste agiri bat. Hizkuntza eskakizun hau eskuratu ahal izango da, halaber, hautaketa prozesuan horretarako ezartzen diren probak gainditurik.
Beste alde batetik, hauek dira lan-poltsaren helburu nagusiak Artxibozain, Liburuzain eta Dokumentazioa Eskalako lan poltsa handitzea da, aldi baterako zerbitzuak betetzeko baldintza hauetan:
- Kokapen geografikoa: Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere Erakunde Autonomoen edozein egoitzatan Autonomia Erkidegoko hiru Lurralde Historikoetan.
- Administrazioarekiko lotura: Aldi baterako lan-kontratua, txanda-kontratua edo bitarteko funtzionarioen izendapena.
- Gutxieneko ordainsaria: 36.704,96 euro gordin urteko.