Ekonomia -
NAFARROA
Nafarroako ekonomia % 2,9 hazi zen 2016an
Goraldia moteldu eta Foru Erkidegoko ekonomiaren erritmoa egonkortu egin dela adierazi du Nafarroako Estatistika Institutuak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako ekonomia % 2,7 hazi zen iazko azken hiruhilekoan, eta 2016ko batez besteko hazkundea % 2,9koa izan zen, Nafarroako Estatistika Institutuak gaur kaleratu dituen datuen arabera.
2016ko hirugarren hiruhilekoko datuekin alderatuta, bi hamarren egin zuen behera ekonomiak. Hala, goraldia moteldu eta Foru Erkidegoko ekonomiaren erritmoa egonkortu egin dela diote adierazleek. Adituen arabera, merkatuan izandako operazioen kopuruak behera egin izanak eragin du moteltze hori.
Halere, eskariari eta kontsumoari eutsi egin dio Foru Erkidegoak, eta, horri eskerrak, ekonomia hazten ari da.
Eustatek joan den astean emandako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia % 3,1 hazi zen 2016an, Eusko Jaurlaritzak azaroan egindako azken aurreikuspenetan aurreratutakoa baino hamarren bat gehiago.