Ekonomia -
Lan istripua
Hil egin da astelehean Azkoitian larri zauritutako langilea
Donostia Ospitalean zegoen, oso larri, eta ostiralean hil zen.
Agentziak | Erredakzioa
Joan den astelehenean Azkoitiko Ibarmia enpresan larri zauritutako langilea hil egin da, lau metroko altueratik erori ostean, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.
Langile mutrikuarra Donostia Ospitalean zegoen, oso larri, Ibarmia enpresako eskailera batetik erorita. Elgoibarko Betelu enpresako langilea zen eta Ibarmia enpresan azpikontratatuta lan egiten zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea