Ekonomia -

2016ko emaitzak

Laboral Kutxak 111 milioi euroko mozkin garbia izan zuen iaz

Finantza sektoreko kaudimen maila handienetakoa du kreditu kooperatibak.

Laboral Kutxa. Argazkia: EiTB
Laboral Kutxa. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laboral Kutxak 111,3 milioi euroko mozkin garbia izan zuen 2016an, aurreko urtean baino % 0,9 gehiago, finantza erakundeak gaur jakinarazi duenez.

Aurreko urtearen amaieran, sektoreko kaudimen maila onenetakoa zuen kreditu kooperatibak; hain zuzen ere, %17,46ko CET1 fully loaded ratioa zuen.

Laboral Kutxaren berankortasun tasari dagokionez, % 5,82ra jaitsi da, iaz baino 1,58 puntu gutxiago eta sektorearen batez bestekoaren oso azpitik (% 9,27)

Bestalde, maileguetan nabarmen egin du gora, bereziki, hipoteka arloan. Hipoteka maileguek % 24 egin dute gora, mailegu pertsonalek % 11,2 eta enpresa, autonomo eta negozioetarako maileguek, berriz, % 10.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Laboral Kutxa argazkiak Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa