Ekonomia -

Txostena

Bruselak Espainia ohartarazi du zor eta langabezia handiak dituelako

Hazkunde ekonomiko "sendoa" izan duela onartu arren, oraindik arrisku handiak daudela ondorioztatu du EBk.

Pierre Moscovici Ekonomia eta Finantza gaien Europako komisarioa. EFE
Pierre Moscovici. EFE
Europa kezkatuta Espainiako pobrezia mailarekin

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak (EB) Espainiako egoera ekonomikoaz ohartarazi du. Bereziki, zor publiko eta pribatu handiagatik hartu dio kargu, eta horrek, langabezia tasa altuarekin batera, Espainia ahul bihurtzen duela ondorioztatu du Bruselak.

"Arlo publikoan zein pribatuan, kanpoko eta barruko zorrean dauden desorekek" arrisku handia sortzen dute, adierazi du EBk Espainiako egoera ekonomikoaz egin duen azken txostenean.

Bruselaren irudiko, Espainiaren langabezia tasa "oso altua" da, azken hiru urteetan hobera egin duen arren.

Berba onik badu, ordea, Europako Batzordeak, eta Espainiaren hazkunde ekonomiko "sendoa" txalotu du. Dena dela, "ekintza politiko" gehiago eskatu dizkio, egoera hobetze aldera.

2017ko aurrekontuen negoziazioaren bezperan heldu da Bruselaren txostena. Aurreikuspenen arabera, Espainiak ez du defizit helburua beteko, eta hazkundea % 2,3koa izango da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Langabezia Europako herrialdei buruzko albisteak Lana albisteak Espainia albisteak