Ekonomia -
Gasteizen
800 lagun aurkeztuko dira administrari laguntzaile izateko LEPera
Froga hori gainditzen dutenek Madrilera joango dira, bigarren azterketa egiteko. Guztira 400 lanpostu berri sortuko dira.
Agentziak | Erredakzioa
Larunbat honetan 800 pertsona inguruk Estatuko administrari laguntzaile izateko Lan Eskaintza Publikoan (LEP) parte hartuko dute, Gasteizen. Guztira 400 lanpostu berri sortuko dira, eta Espainiako Estatuan 37.554 pertsonek eman dute izena.
Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaritzak antolatu du larunbat honetan egingo den azterketa, eta froga hori gainditzen dutenek Madrilera joango dira bigarren azterketa egiteko.
Lehen azterketa egiteko baldintzak bete dituzten hautagaiak Arabatik, Gipuzkoatik, Bizkaitik, Kantabriatik, Errioxatik eta Nafarroatik joango dira. Azterketa EHUko Gasteizko kanpusean egingo da.