Ekonomia -

Aldaketa CCOOko zuzendaritzan

Unai Sordo, CCOO sindikatuko idazkari nagusi izateko hautagai

Fernandez Toxo idazkariak proposatu du, eta bere hautagaitza ia aho-betez onartu dute: 117 aldeko boto eta 6 abstentzio.

Unai Sordo, aurrejko agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EiTB
Unai Sordo, aurrejko agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EiTB
Unai Sordo, aurrejko agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko CCOO sindikatuko buru den Unai Sordo sindikatu horretako idazkari nagusia izateko hautagaia izango da, egungo idazkariak, Ignacio Fernandez Toxok, ez duela karguan jarraituko azaldu ostean. Toxok gaur adierazi duenez, idazkari nagusi izateari uzteko erabakia "oso ondo pentsatutakoa" da; izan ere, belaunaldi berriei bide eman behar zaiela uste du.

Fernandez Toxok CCOOren Batzorde Konfederalak gaur egin duen ezohiko bilkuran eman du bere erabakiaren berri. Bilkura horretan, ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean egingo den XI. Biltzar Konfederaleko xedeak zein izango diren eztabaidatzeaz gain, Sordoren hautagaitza onartu dute.

Toxok adierazi duenez, Sordo ez da bere hautagaia, baizik eta batzordearena. Sordoren hautagaitzak 117 aldeko boto eta 6 abstentzio jaso ditu, eta ez da kontrako bozik egon. Horrek, Toxoren aburuz, pisu "politiko" handia aitortzen dio Sordori, nahiz eta ez duen gelarazten hautagai gehiago aurkeztuko ez denik.

"Unairena da proposatu dudan izena, sindikatuko organizazio gehienen proposamena baita, uste baitute ezaugarri egokienak biltzen dituen pertsona dela", azpimarratu du Toxok.

Sordo, pozik

Sordo pozik agertu da bere hautagaitza publiko egin ostean Efe agentziari egin dizkion adierazpenetan. Bere esanetan, bere hautagaitza onartzeak sindikatua zuzentzeko duen "prestasuna gorpuztu" besterik ez du egin.

Dena dela, gogoratu duenez, XI. Biltzarra egin bitartean, beste zenbait hautagaitza aurkez daitezke, ordezkarien % 10 lortzen badute.

"Ordura arte, egungo zuzendaritzak dauka agintea eta gainerakook gure zereginekin jarraituko dugu", gaineratu du Sordok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Ekonomia berriak Albisteak Sindikatuak Espainian Hauteskundeak gaur CCOO