Ekonomia -
Funtsezko eskubideak
Sarean segurtasuna berma dadin eskatu dute kontsumitzaileek
Martxoaren 15ean Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Erabiltzaileen funtsezko eskubideak aldarrikatzea da egun horren helburu nagusia.
Eitb.eus
Asteazken honetan, martxoak 15, Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Erabiltzaile guztiek dituzten funtsezko eskubideen berri ematea da egun horren helburu nagusia. Era berean, merkatuan izan daitezkeen gehiegikerien aurrean bezeroen eskubideak babestu eta errespetatu daitezen aldarrikatu nahi dute martxoaren 15ean.
Aurtengo kanpainari dagokionez, sarean segurtasuna indartzea eskatu nahi dute kontsumitzaileek. Ildo horretatik, berrikuntza eta parte hartzea ezinbesteko baldintzak dira. Sare sozialetan, #BetterDigitalWorld (Mundu digital hobea) traola erabiliko dute erabiltzaileek.
1983ko martxoaren 15ean ospatu zuten lehen aldiz Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Eguna. John F. Kennedy AEBko presidente ohiak kontsumitzaileen eskubideak defendatu zituen Kongresuan, eta, urte batzuk geroago, funtsezko eskubide horiek aldarrikatzeko eguna sortu zuten.