Ekonomia -

Ogasuna

Gaur hasi da Nafarroako 2016ko errenta aitorpenaren kanpaina

Zergadunek Internet bidez egin ahal izango dute aitorpena, eta apirilaren 18tik aurrera, berriz, Ogasunaren bulegoetan.

Errenta aitorpenaren kanpainako kartela.
Errenta aitorpenaren kanpainako kartela.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur abiatu da Nafarroan 2016ko errenta aitorpenaren kanpaina, Nafarroako Foru Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez.

Hala, Nafarroako zergadunek ekainaren 23ra arte izango dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondasunaren gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko.

Gaurtik aurrera, zergadunek aitorpena Internet bidez aurkezteko aukera izango dute, eta apirilaren 18tik aurrera, berriz, Ogasunaren bulegoetan edo entitate laguntzaile baten bitartez.

Nafarroako Ogasunak 179.414 errenta aitorpenaren proposamen ikusgai jarriko ditu gaur Nafarroako Gobernuaren webgunean. Horrez gain, zergadunek gutuna jasoko dute etxean.

Aurretiazko hitzorduak

Errenta aitorpena Ogasunaren bulegoetan egin nahi dutenek hilaren 11tik aurrera eskatu ahal izango dute aurretiazko hitzordua 948 505 505 eta 948 505 506 telefonoen edo Nafarroako Gobernuaren webgunearen bitartez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Errenta aitorpena datak Ekonomia berriak Albisteak