Itxi

Ekonomia

Energia nuklearra

Garoñaren etorkizuna argituko dute gaur Nuclenorrek, Iberdrolak eta Endesak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Nuclenorrek egindako kontuek egoera oso larrian uzten dute Burgosko zentralaren jarraipena. 67 milioi euroko galerak izan zituen iaz.

  • Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EiTB

    Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EiTB

Garoñaren jabe den Nuclenorreko administrazio kontseilua Iberdrola eta Endesa akziodunekin (bakoitza horren erdiaren jabe da) bilduko da gaur, asteazkenarekin, zentral horren etorkizunaren inguruan duten kontrako iritzia aztertzeko.

Iberdrolaren kasuan, Ignacio Sanchez Galan presidenteak berak konpainiaren akziodunen batzar nagusian esan zuenaren arabera, Garoñako zentral nuklearra "ez da bideragarria ekonomikoki, orain dela hainbat urte galera nabarmenak dituelako". Horrez gain, zentrala ustiatzeari uzteko eskatu zion Endesari.

Bestalde, sektore horretako iturriek Europa Pressi adierazi diotenaren arabera, Endesa "koherente" izango da Garoñaren etorkizunaren eta, orokorrean, Espainiako parke nuklearraren inguruan duen iritziarekin. "Endesaren iritziarekin ez da sorpresarik izango, justifikatzen duen ezer ez delako gertatu", adierazi dute.

Iturri horiek egiaztatu zutenez, konpainia Espainiako Gobernuaren erabakiaren zain dago, Garoña berriro irekitzeko aukera aztertu aurretik, eta jarraitzeko baimena duen edo ez jakin ondoren hartuko dute behin betiko erabakia.

Egoera larria

Hala ere, Nuclenorren kontuek kinka larrian uzten dute Burgosko zentralaren etorkizuna. 67 milioi euroko galerak izan zituen iaz, eta azken lau urteetan, 2013ko urtarrilaren 1ean gelditu zutenetik, 330 milioi euro bideratu ditu Garoñara.

Nuclenorren arabera, 205 milioi euro beharko lirateke guztira zentrala berriro martxan jartzeko, eta ezingo lukete 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen egin. Kopuru horren barruan daude  Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak eskatutako inbertsioak, gastu operatiboak eta erregaia eskuratzekoak.

 

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena

    © EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

    #-ent_adh_conf_online-#