Ekonomia -
Protesta
Karabana batek Durango eta Ondarroa batu ditu AP-8ko bidesariaren aurka
AP-8 Peajerik Ez plataformak antolatu duen protesta horren xedea da autobide horretako bidesariak desagertu eta doakoa izatea.
Agentziak | Erredakzioa
Hogei bat ibilgailuz osatutako karabana batek Durango eta Ondarroa batu ditu gaur goizean bi ordu iraun duen martxa batean, AP-8 autobidetik bidesariak desager daitezela aldarrikatzeko.
AP-8 Peajerik Ez plataformak antolatu du protesta, eta Ondarroa eta Markinako herrigunetara arte eraman dute bere aldarrikapena; izan ere, klaxonak joz eta bozgorailuetatik kanon horren aurkako aldarriak botaz zeharkatu dituzte bi herrio horiek.
Plataformako bozeramailea den Juan Carlos Poderosok gogoratu duenez, bere lkarteak antolatzen duen mota horretako seigarren martxa da, eta, orain "gogoeta" prozesu batean sartuko direla aurreratu du, bidesariaren kontrako mobilizazioa gehiago egiteko aukera aztertzeko asmoz.