Ekonomia -
Protesta martxa
Etxez etxeko langileek Santurtzitik Bilbora protestatu dute
Bizkaiko etxez etxeko zerbitzuko langileek Santurtzitik Bilbora arteko martxa bat egin dute larunbat honetan, beren lan baldintzen hobekuntza aldarrikatzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaiko etxez etxeko zerbitzuan lan egiten duten langileek protesta martxa bat egin dute larunbat honetan Santurtzitik Bilbora, soldaten igoera eta beren lan baldintzen hobekuntza aldarrikatzeko.
LAB, UGT eta USO sindikatuek deituta egin dute mobilizazioa, eta goizeko bederatzi eta erdietan abiatu dira Santurtziko udaletxe aurretik.
Portugalete, Sestao eta Barakaldotik igaro ostean, langileek Bilboko erdigunea zeharkatu dute eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute.
"Hitzarmen duin bat" eskatzen dute langileek, eta, besteak beste, honako aldarrikapenak dituzte: egiten duten lanari egokitutako neurri prebentiboak, lan-poltsak, egonkortasuna aldi baterako langileentzat, soldatak igotzea, gizarte hobekuntzak, lan ordu gehiago eta lan ordu bakoitzeko lan gutxiago.
Sindikatuek salatu dutenez, lan-baldintzak "gero eta okerragoak" dira, eta langileek "zeregin gehiago egin behar dituzte ordu gutxiagoan", eta, ondorioz, arretarako denbora eta zerbitzuaren kalitatea txarrera doa".