Ekonomia -

Greba

Hezkuntzako errebalidei planto egiteko deia egin du Sortzen elkarteak

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasle guztiek egin beharko dute azterketa. Seigarren mailan eta Bigarren Hezkuntzako laugarran mailan, berriz, zenbait ikastetxetan (30 eta 60, hurrenez hurren).

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailan, Bigarren Hezkuntzako laugarren mailan eta Batxilergoko bigarren mailan aurreikusitako amaierako azterketei (errebalida) uko egiteko deia egin du Sortzen elkarteak. Euskal eskola publikoan ordezkaritza duten hainbat kolektibok osatutako antolakuntza da.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzak Sailak errebaliden agenda "azken unean" ohar batean bidali izana kritikatu du elkarteak, ikasleak azterketak "egiteko zorian" daudenean.

Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek egingo dute amaierako azterketa; seigarren mailan, aldiz, 30 ikastetxe hautatu dituzte proba egiteko; Bigarren Hezkuntzako laugarren mailan, berriz, 60 eskolatako ikasleek burutuko dute.

Sortzen elkarteak jakinarazi duenez, Batxilergoko bigarren mailako ikasleek errebalida gainditu beharko dute Unibertsitatean ikasi ahal izateko.

Horrez gain, Lomce legea Euskadiko ikastetxe guztietan erabat ezarrita dagoela salatzeaz gain, mobilizatzeko deia egin dute elkarteko ordezkariek, azterketa horiei planto eginez, iaz egin zuten moduan. "Euskadiko hezkuntza komunitatean eta euskal gizartean gertatzen ari diren inposizioei zein eskubide urraketei erantzutea" da helburua.

"Etorkizun duin eta burujabea bermatzeko hezkuntza eredu berria eraikitzeko indarrak batzeko beharra" azpimarratu du Sortzen erakundeak.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Ekonomia Gaurko azken ordukoa Hezkuntzako albisteak 2024