Ekonomia -
Lan istripua
Leaburuko garbitegian zauritutako bi pertsona larri daude
Leherketa eguerdian jazo da Apattaerreka industrialdeko garbitegi batean.
EITB.EUS
Leaburuko (Gipuzkoa) garbitegi batean izandako eztandan zauritutako lau pertsonetako bi larri daude, Gurutzetako Ospitalean.
Leherketa 12:10ean jazo da, Apattaerreka industrialdeko garbitegi batean. Antza, makina batean izan da eztanda.
Garbitegi horretako lau langile zauritu dira, eta hiru erietxetara eraman dituzte. 42 urteko gizon bat Gurutzetara (Barakaldo) eraman dute, larri. Erredurak tu gorputzaren % 12an, hau da, besoetan eta aurpegian.
Beste bi zauritu, 47 urteko gizon bat eta 36 urteko emakume bat, Donostia Ospitalera eraman dituzte, baina gizonezkoa Gurutzetara eraman behar izan dute ondoren, larri. Besoetan, bizkarrean eta aurpegian ditu erredurak.
Eztandan zauritu den beste langile bat, 41 urteko emakume bat, Donostiako Poliklinikara eraman dute, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Osalanek ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
LAB sindikatuak salatu duenez, hainbatetan prebentzio neurriak eskatu dituzte garbitegian, gai kimikoak erabiltzen dituzten hainbat enpresetako arropak jasotzen dituztelako.
Sindikatu abertzaleak ohartarazi du prekarietateak "heriotzak eta gaixotasunak" eragiten dituela, eta elkarretaratzea deitu du ostiral hobetarako, enpresan.