Ekonomia -
Sindikatuak
Isunetako dirua errepideak hobetzeko erabiltzea eskatu dute ErNEk eta ELAk
Aldi berean, istripuetako biktimei diru-laguntzak emateko erabiltzea ere proposatu dute bi sindikatuek.
Agentziak | Erredakzioa
ErNE eta ELA sindikatuek aldarrikatu dutenez, trafikoko isunetan bildutako dirua errepidetako segurtasuna hobetzeko erabili beharko litzateke, baita trafiko istripuak izan dituzten pertsonei diru-laguntzak emateko ere.
Trafiko salaketen bidez bildutako diruaren % 80 errepideak hobetzen erabili dadila eskatu dute bi antolakuntzek, Roberto Seijo ErNE sindikatuko (Ertzaintzaren sindikatu nagusia) idazkari nagusiak Europa Pressi azaldu dionaren arabera. Zehazki, biondak babestu ez ezik, txirrindularien seinaleak hobetzeko beharra defendatu dute.
Horrez gain, trafikoko biktimei diru-laguntzak eman beharko litzaizkiekeela azpimarratu dute, "errehabilitazio tratamenduak egin, bitarteko mekanikoak, gurpildun aulkiak eta bestelakoak" erosi ahal izateko.
Legebiltzarreko taldeei proposatuko diete
Ertzaintzaren sindikatuek datorren astean aurkeztu nahi diete ekimena Eusko Legebiltzarreko taldeei. Horietako batzuei oso egokia iruditzen zaie ideia. Gainera, ErNEk eta ELAk Stop Accidentes plataformarekin ere hitz egingo dute, babesa eta aholkularitza biltzeko.