Ekonomia -

Maiatzaren 29tik ekainaren 3ra

Urkulluk bidaia ofiziala abiatuko du Kolonbiara helburu ekonomikoekin

Lehendakaria ministro kolonbiarrekin eta herrialdean dauden euskal enpresetako ordezkariekin elkartuko da. Bakearekin eta bizikidetzarekin lotutako gaiak ere jorratuko ditu.

Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak bidaia ofiziala abiatuko du gaur Kolonbiara, ekonomia eta enpresa arloko helburuekin. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura sailburuak ere bidaia egingo du lehendakariarekin. Halaber, Euskadiko Exekutiboak bakea eta bizikidetza ere izango ditu hizpide; izan ere, oso une garrantzitsua da kolonbiarrentzat, FARC armagabetzeko epea gaur amaitzen baita.

Batetik, Urkullu eta Tapia zenbait ordezkari instituzionalekin bilduko dira, baita Kolonbian lan egiten duten 70 euskal enpresetako zuzendariekin ere. Era berean, Kolonbiara bidaia egingo duten 25 enpresetako ordezkariekin ere egongo da euskal ordezkaritza. Eusko Jaurlaritzak koordinatutako zenbait jardueratan hartuko dute parte.

Kolonbia lehentasunezko bazkidea da 'Euskadi Internazionalizatzeko 2020 Estrategia Markoan'. Hegoameriketan euskal enpresa gehien biltzen dituen herrialdea da Kolonbia, 69 baitaude.

Oso une esanguratsua da Kolonbiara bidaia egiteko, 52 urteko gatazkari amaiera eman dion bake akordioaren sinaduraren harira, eta Kolonbian aukera ekonomikoak irekiko dituela uste du. Gainera, gaur amaituko da FARCek armagabetzeko zuen epea.

Bidaia ofizialaren izaera ekonomikoa izango da bereziki, eta batzar instituzionalak eta Kolonbian dauden 70 enpresatako ordezkariekin egingo dituztenak tartekatuko dituzte.

Hiriburuan egingo duten egonaldian lehendakaria Maria Angela Holguin Atzerri Gaietarako ministroarekin eta Maria Claudia Lacouture Merkataritza, Industria eta Turismo ministroarekin elkartuko da.

Era berean, hitzaldia emango du Javeriana unibertsitatean, kontinenteko unibertsitate garrantzitsuenetako batean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Lehendakaria Albisteak Kolonbiako albisteak gaur