Ekonomia -

Eusko Jaurlaritza

4.200 hautagai, 740 irakasle postuetarako Lan Eskaintza Publikoan

Hautagaiek bi ordu izan dituzte proposatutako gaietatik bat idatziz jorratzeko. Bigarren atala proba praktikoa izango da.

BECen egiten ari diren azterketaren argazkia
BECen egiten ari diren azterketaren argazkia
4.000 lagun baino gehiago izan dira Hezkuntzako LEPko lehen proban

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

4.200 pertsona baino gehiagok egin dute gaur goizean Barakaldon, BECen, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle izateko Eusko Jaurlaritzak deitutako Lan Eskaintza Publikoaren lehen azterketa. 740 lanpostu daude jokoan.

Gasteizko Exekutiboak azaldu duenez, lehen proba honen azterketa 08:30ean hasi da. 4.207 hautagai aurkeztu dira lehen azterketa honetara: % 79 emakumeak dira, eta % 21, gizonak. 25 eta 35 urte artekoak dira gehienak, Haur eta Lehen Hezkuntzan espezializatutakoak.

Lurraldez lurralde, % 47 bizkaitarrak dira, % 36 gipuzkoarrak, % 12 arabarrak, eta % 5 beste nonbaitetik etorri da.

Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeak nabarmendu duenaren arabera, "kalitatezko hezkuntzaren eta gure gazteen alde" Exekutiboak egindako inbertsioaren "apustu garbia" da LEP hau. "Irakasleak gure hezkuntza sistemaren euskarriak dira", berretsi du Garamendik. Deialdiaren xedea "irakaslegoaren egonkortasuna lortzea da, eta hori eskola publikoei dagokie", jarraitu du. Halaber, "lan egonkorra eta kalitatezkoa" erdietsi nahi dute.

Lan Eskaintza Publikoak honako lanpostu hauek eskainiko ditu: 227 Haur Hezkuntzan, 252 Lehen Hezkuntzan, 57 Ingelesezko Irakaskuntzan, 37 Gorputz Hezkuntzan, 36 Musikan, 105 Hezkuntza Berezian eta Pedagogia Terapeutikoan, 26 Hezkuntza Berezian, Entzumenean eta Hizkuntzan.

Hautagaiek bi ordu izan dituzte proposatutako gaien artean aukeratutako bat garatzeko, espezialitate bakoitzaren ikasgai-zerrendatik epaimahaiak zoriz ateratakoak.

Bigarren zatian hiru ordu izango dituzte gehienez, eta proba praktikoa izango da. Heziketa zientifikoaz gain, espezialitate bakoitzari dagozkion gaitasun teknikoak erakutsi beharko dituzte hautagaiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Enplegu Eskaintzak 2024 Irakasleen albisteak