Ekonomia -
Lan gatazka
Bizkaiko adinekoen egoitzetako greba luzatu dute uztailaren 8tik 31ra
Dagoeneko 200 egunetik gora greba egun egin dituzte duela urte eta erditik 5.000 langileri eragiten dien erresidentzietan.
agentziak | erredakzioa
Bizkaiko adinekoen erresidentzietako langileen asanbladak erabaki du lanuzteekin jarraitzea, negoziazioen blokeoaren eta patronalek (GESCA, ELBE eta LARES) sektoreko lan-hitzarmena negoziatzeari uko egin ostean, ELAk jakitera eman duenez.
Lanuzte berriak uztailaren 8an hasiko dira, eta 31ra arte luzatuko dira.
Dagoeneko 200 egunetik gora greba egun egin dituzte duela urte eta erditik 5.000 langileri eragiten dien erresidentzietan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea