Ekonomia -
Bankiak BMN beretu du, eta 825 milioi euroan balioztatu du operazioa
BMN Banco Mare Nostrum 2010ean sortu zuten, Caja Murcia, Caixa Penedes bartzelonarra, Caja Granada eta Sa Nostra balearra batuta.
Bankiak Banco Mare Nostrumekin (BMN) berori beretzeko akordioa itxi duela iragarri du gaur. Horren arabera, banku horren akziodunei Bankiaren 205,6 milioi akzio berri emango dizkiete; izan ere, 825 euroan balioztatu du Bankiak BMN.
Bankiak gaur kaleratutako ohar batean dioenez, bere kapitalaren % 6,7 Bankiako akziodunen esku geldituko da, operazioa burututakoan. Akzio likidoak izango dira, burtsan salerosiko dira eta dibidenduak eragingo dituzte.
Operazioak “Bankia espainiar merkatuko laugarren entitate gisa indartu du”, eta “finantza sistemarako aurreikuspenak positiboak diren une batean etorri da, negozioa hazi egingo baita eta interes tasen eboluzioa ere onuragarria izango baita”.
Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidenteak azpimarratu du Bankia prest dagoela hazkunde fase bat abiatzeko, eta BMN beretu izanak lagundu egingo die horretan, orain arte presentzia “oso mugatua” zuten lurralde “oso dinamiko” batzuetan ezarri ahal izango baitira.
Bestalde, Carlos Egea BMNren presidentearen esanetan, fusioa “operazio onuragarria da akziodun, langile eta bezeroentzat”; izan ere, “BMN herrialdeko laugarren finantza taldean sartuko da, oso erakunde kaudimendun, eraginkor eta errentagarrian”.