Ekonomia -

Lan-ezbeharrak

Gizonezko bat hil da lan-istripu batean Irunen

1:40 aldera gertatu da ezbeharra, Alay plastiko enpresan lan egiten zuen 50 urteko gizonari pisu handiko zaku bat gainera erori zaionean.

50 urteko gizonezko bat hil da Irunen izandako lan istripuan. Argazkia: EiTB
50 urteko gizonezko bat hil da Irunen izandako lan istripuan. Argazkia: EiTB
Gizon bat hil da Irunen, lan-istripuan

0:36

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko gizonezko bat hil da gaur Irungo Benta kaleko enpresa batean izandako lan istripuan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

01:40 aldera izan da ezbeharra, Alay plastiko enpresan lan egiten zuen gizonari pisu handiko zaku bat gainera erori zaionean. Lekuan bertan hil da kolpearen ondorioz.

Langilearen gorpua Donostiako auzitegi-medikuarenera eraman dute autopsia egin diezaioten.

Aste honetan EAEn lan-istripu batean hil den hirugarren pertsona da Irungoa; izan ere, aurreko astelehenean 44 urteko gizon bat hil zen Bedian (Bizkaia), eta ordu batzuk geroago beste bat hil zen Azpeitian (Gipuzkoa).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaurko albisteak Gipuzkoa Lana albisteak Ekonomia Irun Gaurko azken orduko albistea