Itxi

Ekonomia

GAROÑAKO ZENTRAL NUKLEARRA

Garoñari buruzko alegazioak aurkezteko epea zabaldu du Espainiako Gobernuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Prozedura administratiboan pertsonatu diren erakundeek (Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Legebiltzarra eta Arabako Diputazioa, kasu) 10 asteguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko.

  • Garoñako zentral nuklearra. Artxiboko argazkia: EiTB

Espainiako Energia Ministerioak Garoñako zentral nuklearraren etorkizunari buruzko alegazioak aurkezteko epea zabaldu du, Garoña berriro zabaltzea edo betiko ixtea erabaki aurretik. Espainiako zentral nuklearrik zaharrena da, eta 2012tik geldirik dago.

Energia Ministerioak epearen irekiera jakinarazi die prozedura administratiboan pertsonatu diren hamaika erakundeei (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Eusko Legebiltzarra eta Arabako Diputazioa, kasu).

Jakinarazpena egindakoan, hamar asteguneko epea izango dute aldeek alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.

Prozedura administratiboan pertsonatu diren erakundeek (Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Legebiltzarra eta Arabako Diputazioa, kasu) ia bost hilabeteko tartea izan dute Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak otsailean onartutako ebazpena aztertzeko.

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzearen aldeko ebazpena onartu zuen otsailaren 8an, betiere Garoñaren jabe den Nuclenorrek (erdi bana dute Ibedrolak eta Endesak) beharrezko segurtasun neurriak betetzen baditu.

Aldeko txostenaren ondoren, orain Espainiako Gobernuareni dagokio Nuclenorri Garoña berriro irekitzeko baimena eman ala ez erabakitzea.

Orain zabaldutako prozedura itxitakoan, Energia Ministerioak alegazio guztiak aztertu eta erabakia hartuko du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena