Ekonomia -
Enpresa erosketa
Dominionek Phone House España erosi du 55 milioi euroan
Phone House Españak 500 denda eta 2.000 langile ditu.
Agentziak | Erredakzioa
Dominion euskal enpresa teknologikoak Phone House España filiala erosi dio Dixons Carphone enpresa britainiarrari, 55 milioi euroan. Euskal enpresak adierazi duenaren arabera, urteko hirugarren hiruhilekoan itxiko dute operazioa.
Egun, telefono mugikorren eta etxeetarako telekomunikazio konexioen 128 denda ditu. Espainian liderra den Phone House enpresa eskuratu ostean, 500 denda eta izango ditu.
Mikel Barandiaran Dominioneko kontseilari delegatuak adierazi duenez, industria munduan aritu ostean, taldeak “etxerako zerbitzuen instalazioaren munduan murgildu nahi du”. Horretarako, “kontsumitzaileen behar teknologikoak bertatik bertara ezagutzeko saltokiak behar genituen”, adierazi du Barandiaranek.
Fernando Urrutia Phone House España enpresako presidentearen hitzetan, “indar handia duen taldea” da Dominion, eta “digitalizazioan eskarmentua” duen taldearekin bat egiteak “salto bat ekarriko du” etxeetarako zerbitzu teknologikoen salmentan.