Ekonomia -

LEP

218 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa onartu du Bilboko Udalak

EAEko toki administrazio guztien artean, lanpostu gehien eskaini dituena da gaur adostutakoa.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalaren Gobernu Batzordeak 218 lanpostu betetzeko Lan Eskaintza Publikoa (LEP) onartu du gaur 2017rako.

Gotzone Sagardui Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Saileko zinegotziak nabarmendu duenez, EAEko toki administrazio guztien artean, lanpostu gehien eskaini dituen lan eskaintza publiko garrantzitsuena da. "10 urte dira Udalak halako eskaintzarik egiten ez zuena", gaineratu du.

Zinegotziaren esanetan, LEP honen helburuak udal egitura orekatzea eta behin-behinekotasun tasa txikitzea dira, kalitatezko enplegu egonkorra eskainita.

218 lanpostuetatik 15 desgaitasunen bat duten pertsonei zuzenduta dago. Besteak beste, lanpostu hauek beteko dira: 25 udaltzain, 10 suhiltzaile, administrazio orokorreko 23 teknikari eta 65 laguntzaile, 30 menpeko, 17 gizarte langile, eta sei arkitekto.

Era berean, irailetik hasita, 31 lanpostu beteko dira barne-sustapeneko prozesuaren bidez.

Gaur egun, 55 udaltzain lanpostu betetzeko azterketak egiten ari da Bilboko Udala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko azken albisteak Lana albisteak Ekonomia Gaurko azken orduko albistea