Ekonomia -

Elkarretaratzea

Fumbarriko Enpresa Batzordeak neurriak eskatu ditu, lan-istripuak ekiditeko

Konpainiari galdegin dio segurtasun- eta prebentzio-protokoloa erabiltzeko, xede izanik 'horrelako istripuak berriro gerta ez daitezen'.

Astelehen honetako elkarretaratzearen une bat. Argazkia: EiTB.
Astelehen honetako elkarretaratzearen une bat. Argazkia: EiTB.
Astelehen honetako elkarretaratzearen une bat. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fumbarri Galdategian langile bat hil zen aurreko ostiralean, eta gaur, astelehenarekin, Enpresa Batzordeak neurriak eskatu dizkio konpainiari; hain zuzen, galdegin du segurtasun- eta prebentzio-protokoloa erabiltzeko, xede izanik 'horrelako istripuak berriro gerta ez daitezen'.

'Hau bezalako gauza bat, nahiz eta urte askoan behin gertatu, ezin dute langileek gainditu', esan du Jon Carlos Larrinaga Batzordearen presidenteak, gaur egindako elkarretaratzean.

Astelehen honetan, langileek 24 orduko geldialdia egin dute, eta eguerdian Fumbarri lantegiaren aurrean izan dira. Bertan, elkartasuna eta maitasuna helarazi nahi izan dizkiote lankidearen familiari; izan ere, 'oso txarto ari dira pasatzen'.

40 heriotza, lan-istripuetan

Larrinagak esan duenez, 2017ko 40. heriotza da hau, lan-istripuetan izandakoak kontuan izanik: 'Lanera etortzen garenean, soldata duina irabaztera gatoz, ez hiltzera lanpostuan'.

Enpresari ez ezik, Larrinaga erakundeei ere zuzendu zaie, 'behar dutena egin dezatela, hau argitzeko eta beste enpresa batean hau gerta ez dadin'.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Ekonomia Durango albisteak Albisteak