Ekonomia -
Fagor CNA
Enpresak astelehenean aurkeztuko du langile guztiak kaleratzeko txostena
Zuzendaritzak penaz hartu du langileen erabakia, baina astelehenean aurkeztuko du lanpostu guztiak suntsitzeko lan-erregulazioko espedientea.
Agentziak | Erredakzioa
Edesa Industrial Kataluniako CNA taldeko enpresaren zuzendaritzak penaz hartu du gaur egun dauden 327 lanpostuetako 160 mantentzeko egin zuen proposamena onartu ez izana langileek, baina, horren aurrean, datorren astelehenean lanpostu guztiak suntsitzeko lan-erregulazioko espedientea aurkeztuko duela iragarri du.
Gaur bildu dira zuzendaritza eta enpresa-batzordea Arrasaten, eta langileen ezezkoaren aurrean, astelehenean, langile guztiak kaleratzeko erregulazio txostena gauzatzeko informazio guztia aurkeztuko duela iragarri du Edesa Industrialek; gaur egungo egoeran plantilla osoa ezin dela mantendu argudiatuz.
Hori horrela, kaleratze kolektiboa gauzatzeko nondik norakoak abiatuko dituztela esan du.
Bestalde, langileek elkarretaratzea egin dute gaur Arrasaten lan-erregulazio txosten horren aurka.
Langileek Arrasateko Garagartza lantegiaren industrializazioaren alde daude, enpresak itxiko duela esan dien arren, eta horregatik enpresaren proposamenari uko egin diote.