Ekonomia -

DEBAGOIENEKO OSPITALEA

Antsietate-krisi bat lan-istriputzat onartu beharko du Osakidetzak

Langile batek pairatu zuen 2016ko irailean, "lan-karga handiegia" zuelako.

Arrasateko Ospitalean gertatu zen lan-istripua. Argazkia: EiTB.
Arrasateko Ospitalean gertatu zen lan-istripua. Argazkia: EiTB.
Arrasateko Ospitalean gertatu zen lan-istripua. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eibarko epaitegi batek lan-istriputzat hartu du Osakidetzako langile batek izan zuen antsietate-krisia, CCOO sindikatuak agiri baten bidez jakitera eman duenez.

Langileak (Debagoieneko Ospitaleko Kanpo-kontsulten onarpen-arduraduna) antsietate-krisia pairatu zuen 2016ko irailean, "lan-karga handiegia" zuelako.

Sindikatuaren arabera, Osakidetzako lan-osasuneko departamentuko medikuak Lehen Mailako Arretako medikuarenera joateko esan zion gaixoari, ez Mutualia mutualitateko medikuarenera. Sindikatuaren iritziz, erabaki horrek "antsietate-krisiak jatorri profesionala zuela ezkutatu nahi zuen".

Langileak behin baino gehiagotan esan zien bere nagusiei lan-karga handiegia zuela

CCOO sindikatuaren esanetan, epaiketan frogatuta geratu da langileak hainbat aldiz esan ziela bere nagusiei lan-karga handiegia zuela.

Epaiak ez ditu kontuan hartu Mutualiak eta Osakidetzak berak aurkeztutako arrazoibideak. Mutualitatearen ustez, ez dago kasua lan-istriputzat jotzerik, gaixoa Lehen Mailako Arretako medikuarenera joan baitzen; Osakidetzaren arabera, aldiz, emakumeak lan-karga "onargarria" zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Eibar Arrasate Ekonomia Eguneko albisteak