Ekonomia -

Loiuko aireportua

Bilbo eta Viena, Palermo, Malta eta Malaga arteko hegaldiak abian, martxoan

Venezia, Mallorca, Eivissa eta Sevillara jada eskaintzen dituen hegaldiei gehituko zaizkie lau helmuga berri horiek, 2018ko martxotik aurrera.

Loiuko aireportua barrutik. Argazkia: EiTB.
loiu
Loiuko aireportua barrutik. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volotea hegazkin konpainiak astearte honetan jakinarazi duenez, lau helmuga berri izango ditu Loiutik ateratzen diren bidaiarientzat: Viena (Austraia), Malta, Malaga eta Palermo (Italia).

Venezia, Mallorca, Eivissa eta Sevillara jada eskaintzen dituen hegaldiei gehituko zaizkie lau helmuga berri horiek, 2018ko martxotik aurrera.

Hori horrela, astean lau hegaldi izango dira Malaga eta Bilbo artean; bi hegaldi izango dira Vienara; Maltara astean behin aterako da hegaldia; eta ekainean, astean behin izango da hegaldi bat Palermora joateko.

Gaurtik aurrera, gainera, hegaldi horietako txartelak salgai daude 9 euroan.

Carlos Muñoz Beraza Voloteako sortzailea eta kontseilari delegatuaren hitzetan, Bilbo “funtsezkoa” izango da konpainiaren hazkunderako.

Voloteak zuzeneko 50 enplegu sortuko ditu Bizkaian, pilotuen eta kabinako langileen artean, eta zeharkako kontratuak ere egingo dituela jakinarazi du.

Aurten 125.000 bidaiari baino gehiago eramango ditu Voloteak Bilbon, eta datorren urteari begira, berriz, kopuru hori 170.000 bidaiarira igotzea nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportua Andaluzia Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Ekonomia albisteak Italia Bidaia albisteak 2024 Austria azken ordukoa Malta azken ordukoa