Ekonomia -
Ikerketa
Donostia, taxi tarifa garestienak dituen bigarren hiria
Iruña taxi garestienak dituen laugarren hiria da, eta Gasteizen Bilbon baino garestiagoak dira.
Agentziak | Erredakzioa
Donostia da, Tarragonarekin batera, taxi tarifa garestienak dituzten hiriak, OCU Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak 2017an 52 hiritan egin duen ikerketaren arabera.
Hiri bakoitzeko taxi gidariek eskainitako bederatzi ibilbideren simulazioa egin du Facuak prezioen nondik norakoak aztertzeko.
Horrela, Tarragona (90 puntutik 89 punturekin) garestiena dela ondorioztatu dute; Donostia (75 puntu) atzetik dago, eta Iruña laugarren postuan aurkitzen da.
Bilbo eta Gasteiz hiriburuei dagokienez, Gasteiz (64 puntu) Bilbo (53 puntu) baino garestiagoa da, Facuaren datuen arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea