Ekonomia -

Lan-gatazka

CELeko langileek 21 kaleratze eta 59 aurre-jubilazio onartu dituzte

Langileek onartu egin dituzte Lucart talde italiarrak konpainia hartzeko jarritako baldintzak. 145 langilek eutsiko diote beharrari, baina soldata % 20 inguru murriztuta.

CELeko langileen protesta bat. Argazkia: EiTB
CELeko langileen protesta bat. Argazkia: EiTB
CELeko langileen protesta bat. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CEL Taldeko langileek onartu egin dituzte Lucart talde italiarrak konpainia beregain hartzeko jarritako baldintzak; ondorioz, 21 langile kaleratuko dituzte, 59 aurre-jubilatuko dituzte, eta 145ek beharrean jarraituko dute, baina batez beste % 20ko soldata murrizketarekin, Europa Pressek sindikatuetako iturriak aipatuta jakitera eman duenez.

Konkurtsoaren administratzaileak akordiora iristeko jarri zuen epearen bezperan iritsi da langileen erabakia. Bihar sindikatuek administratzaileari eta Lucart taldeari horren berri emango diete, ituna sinatzeko helburuarekin.

"15 baja borondatezkoak izango dira, gutxieneko kalte-ordainarekin, eta beste bospasei gogoz kontra kaleratuko dituzte", azaldu dute aipatu iturriek. Gainera, bost urterako lan-poltsa irekiko dute, eta etorkizuneko balizko kontratazioak langile ohien poltsa horretatik egin beharko dituzte.

Ituna bost urterako izango litzateke, italiarrek epe horretarako konpromisoa hartu baitute. Gaur egun geldirik dagoen paper-fabrikak behin behineko lan erregulazio txostena ezarriko die geratuko diren langileei, pixkanaka itzul daitezen beharrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak Enplegu erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Zalla azken ordukoa Lan gatazkak albisteak gaur Enkarterri gaur