Ekonomia -
Lan-istripua
Langile bat hil da Basaurin lan-istripua izan eta bi egunera
Gorsalva enpresako langilea abenduaren 3an hil zen, lanean ari zela ezbeharra izan eta bi egunera.
agentziak | erredakzioa
Basauriko (Bizkaia) Gorsalva enpresako langile bat hil zen abenduaren 3an, lanean ari zela istripua izan eta bi egunera, LABeko iturrietatik jakitera eman dutenez.
Lan-istripu horren kontra protesta egiteko, ELAk, LABek, ESK-k, Steilasek, EHNEk eta HIRUk elkarretaratzea egingo dute astelehenean enpresaren egoitzaren parean, Artunguaga industriagunean.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak baieztatutako datuen arabera, ezbeharra abenduaren 1ean izan zen, 08:40ean.
Langilea zaurituta eraman zuten Gurutzetako Ospitalera, eta bertan egon zen bi egun geroago hil zen arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea