Ekonomia -

Donostia

Amiantoagatik behargin bati emandako lanerako erabateko ezintasuna baliogabetu dute

Gizarte-Epaitegi batek aintzat hartu du mutualitatearen helegitea. Izan ere, enpresaren arabera, langile horrek ez zuen amiantoarekin lan egin.

Donostiako Gizarte-Epaitegi batek kontuan hartu du mutualitatearen errekurtsoa. Argazkia: EiTB
Donostiako Gizarte-Epaitegi batek kontuan hartu du mutualitatearen errekurtsoa. Argazkia: EiTB
Donostiako Gizarte-Epaitegi batek kontuan hartu du mutualitatearen errekurtsoa. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak behargin bati emandako lanerako erabateko ezintasuna baliogabetu du Donostiako Gizarte-Epaitegi batek, Asviamie Euskadiko Amianto-Biktimen Elkarteak jakitera eman duenez.

Lan-ingurunean jasandako amiantoaren ondorioz langilea gaixotu zela ebatzi zuen Gizarte Segurantzak, izan ere, biriketako kartzinoma zuen, baina horren aurrean, mutualitateak helegitea jarri zuen, eta Donostiako Gizarte-Epaitegiak aintzat hartu du, langilearen erabateko ezintasuna baliogabetuz.

Asviamiek ohar baten bidez azaldu duenez, behargina 1970ean hasi zen lanean Plasticos Tolosa enpresan, ikastun moduan, eta han 46 urte baino gehiago eman zituen konponketa eta muntai lanetan, oro har enpresatik kanpo, beste hainbat enpresetan, hain zuzen ere.

Elkarte horren esanetan, langileak "amiantoz estalita zeuden hodiak moztu behar zituen, poliester ziren beste batzuengatik ordezkatzeko, eta itoginak saihesteko industria-nabeetako sabaiak inpermeabilizatu". Beharginak "segurtasun-neurri zehatzik gabe egin zituen lan horiek, arriskuak ez zituelako ezagutzen".

Gizarte Segurantzak lanerako erabateko ezintasuna eman zion, baina mutualitateak erabaki horren aurka errekurtsoa plazaratu zuen Donostiako 4. Gizarte-Epaitegian. Mutualitateak zioenez, langileak gaixotasun arrunta zuen, erretzeko ohiturak eragindakoa, hain zuzen ere. Gainera, enpresaren arabera, langile horrek ez zuen amiantoarekin lan egin.

Asviamiek iragarri duenez, erabaki horren aurka beste helegite bat aurkeztuko du, epaitegi horrek "amiantoaren eta lan-ingurunearen arteko lotura ukatzen dituen hainbat ebazpen" dituelako. Dena dela, elkarte horrek txalotu duenez, "horietako batzuk baliogatu egin ditu azkenean Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Gizartea Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa