Itxi

2017/12/11

08:44

Ekonomia

Lan gatazka

Alfako langileak greba mugagabean, enpresaren likidazioaren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Eibarko enpresak likidazioa eskatu zuen eta 135 langile kaleratuko ditu. Sindikatuak Eibarko Udalarekin bildu dira, babes bila.

  • Alfa taldea

    Alfa taldea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alfa Taldeak Eibarren (Gipuzkoa) duen Alfa Precision Casting (APC) enpresako langileek greba mugagabea abiatu dute bart, asteazkenean zuzendaritzak epaitegietan enpresa likidatzeko eskaera aurkeztu zuela-eta protesta egiteko; izan ere, eskaerak aurrera eginez gero, 135 langile kaleratuko dituzte.

Europa Press agentziari egindako adierazpenetan Alfako enpresa batzordeko iturrien arabera, "greba eginez gero enpresa utziko duela ohartarazi du zuzendaritzak, ezin dielako bezeroei erantzuna eman", baina hori greba eskubidearen aurrean egindako "mehatxua eta xantaia" da, horien iritzian.

Halaber, Alfa Precision Casting itxiz gero, Util Alfa eta Alfa Idei enpresetako 25 langile ere kaleratu beharko dituztela ohartarazi dute.

"Langileen batzordearen eskaerei aukerarik eman gabe negoziatzeko asmorik ez erakustea" leporatu diote enpresari sindikatuek.

Erakundeen babesa lortze aldera, sindikatuak Eibarko Udaleko ordezkariekin bilduko dira gaur, eta asteartean, Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko arduradunekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;