Ekonomia -
Enpresak
Josep Pique Espainiako ministro ohia izango da ITPren presidentea
Rolls-Royce talde britainiarrak eskuratu du Zamudioko enpresa.
Agentziak | Erredakzioa
Josep Pique Alderdi Popularreko ministro ohia izango da Zamudioko ITP konpainiaren kontseiluko presidente berria, Ricarod Marti Fluxak utzitako tokia hartuta.
Rolls-Roycek eskuratu du Zamudioko enpresa eta aurrerantzean ITP Aero izena izango du.
ITP Aeroren kontseilua Rolls-Royce konpainia britainiarreko zuzendariek eta zuzendari independenteek osatuko dute, tartean egongo da Alberto Garcia Erauzkin Euskalteleko presidentea.
Rolls-Royce taldeak ITPren akzioen % 53,1 eskuratu du, orain arte Sener injinerutza enpresaren jabetzako akzioak, hain zuzen ere.
Horrela bada, ITP Aerok 2020a arteko plan estrategikoa berretsi du eta datozen urteotan 400 milioi euroko inbertsioa egingo duela aurreikusi du.