Ekonomia -

Mobilizazioa

Elkarretaratzea egin dute Donostian, jaiegunetan dendak irekitzearen aurka

ELA, CCOO eta LAB sindikatuek deitutako mobilizazioa Arcco merkataritza-gune parean izan da, '0 irekiera igande eta jaiegunetan. Jaiegunetan denok jai' lelopean.

Berrogeita hamar bat pertsona bildu dira Arcco merketaritza-gunearen parean. Argazkia: EiTB
Berrogeita hamar bat pertsona bildu dira Arcco merketaritza-gunearen parean. Argazkia: EiTB
Igandetan dendak irekitzearen kontrako elkarretaratzea egin dute Donostian

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita hamar bat pertsona inguru bildu dira igande honetan, Donostian, ELA, CCOO eta LAB sindikatuek deituta, igande eta jaiegunetan dendak irekitzearen aurka protesta egiteko.

Mobilizazioa Arcco merkataritza-gunearen parean egin dute, Amara auzoan, "0 irekiera igande eta jaiegunetan. Jaiegunetan denok jai" lelopean.

Elkarretaratzean parte hartu dutenek ohar bat eman dute ezagutzera, bertan gaur, Gabon-gaua dela eta, aterak ireki dituzten denda batzuen erabakiaren aurkako "gaitzespena" adierazi dute.

Igandetan eta jaiegunetan dendak irekitzeak dakartzan "ondorio kaltegarriak" nabarmendu ditu idatziak, "ez lan ikuspegitik soilik, baita ikuspuntu sozialetik ere" neurriak "ez duelako kontsumoa handitzen, ezta enplegua sortu ere".

Hori dela eta, ELA, CCOO eta LAB sindikatuek, idatzia sinatu dutenek, erabakia berriz pentsatzeko eskatu diete merkatariei, eta sektoreko langileekin elkartasuna adierazteko eta erosketak aurreratzeko kontsumitzaileei, jaiegunetan ez egiteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Eusko Langileen Alkartasuna Langile Abertzaleen Batzordeak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Sindikatuen albistea Langile Komisioak Merkataritza