Ekonomia -

Sindikatuak

ELAk Urkullu kritikatu du ez duelako beraiekin bildu nahi

Sindikatuak ohar batean adierazi duenez, bi aldiz eskatu dio lehendakariari eurekin biltzeko, baina ez omen ditu hartu nahi izan. “Harreman klientelarra besterik ez dute nahi”, Txiki Muñozen ustez.

Txiki Muñozek esan du Jaurlaritzak "harreman klientelarra" soilik nahi duela
Txiki Muñozek esan du Jaurlaritzak "harreman klientelarra" soilik nahi duela
Txiki Muñozek esan du Jaurlaritzak "harreman klientelarra" soilik nahi duela

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak gaur adierazi duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak bi aldiz egin dio muzin “Euskal Herriko sindikatu nagusiaren ordezkariak hartzeari”.

Hiru federazioen kongresuak egin ondoren kaleratu duen ohar batean eman du horren berri ELAk. Industria eta Eraikuntzaren, Gizalanen eta Zerbitzuak federazioaren zuzendaritzak berritu dituzte kongresuotan, azken hilean.

Oharrean esaten denez, Adolfo Txiki Muñoz idazkari nagusiak “birritan eskatu dio bilera Urkullu lehendakariari, baina honek ez ditu Euskal Herriko sindikatu nagusiaren ordezkariak hartu”.

"Era bakarreko harremana nahi dute, klientelarra, eta ELAk ez du halakorik onartuko", esan du ELAko idazkari nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA albisteak