Ekonomia -
Gipuzkoa
Gipuzkoako 17 autobus konpainia zigortu dituzte, kartela osatzea leporatuta
Lehiaren Euskal Agentziaren arabera, 27 urtetan prezioak adostu eta ibilbideak banatu zituzten, "zerbitzua garestituz eta beste enpresa batzuei merkatua sartzea galaraziz".
Agentziak | Erredakzioa
Lehiaren Euskal Agentziak Gipuzkoako 17 autobus konpainia eta Avitrans elkartea zigortu ditu, "prezioak hitzartzea eta ibilbideak banatzea egotzita, zerbitzua garestituz eta beste enpresa batzuei merkatuan sartzea galaraziz".
Lehiaren Agentziak ebatzi du Gipuzkoako autobus sektorean "kartela" osatu zutela eta, gutxienez, 1988tik 2015era aritu zirela horrela.
Hauek dira zigortutako autobus konpainiak: Avitrans (20.000 euro), Aizpurua (127.332,55 euro), Alustiza Bidaiak (23.902,85 euro), Arteondo autobusak (20.062,80), Autobuses Urbanos Irun Fuenterrabia (75.846,37), Garayar (47.940,27 euros), Escudero Hermanos (5.446,74), Autocares Iparraguirre (49.281,51), Bengoetxea autobusak (19.396,93), Díez (44.941,56), Goierri Bus (41.435,77), Goierrialdea (53.394,95), Gure Bus (20.472,54), Apaolaza (14.469,24), Pesa (277.800), Tolosaldea bus (77.071,59), Unitravel (3.125,79) eta Urpa (9.572,99).