Ekonomia -
Industria
Industria politikan 'noraezean' ibiltzea egotzi dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari
ELA sindikatuak, bestalde, Euskadiko Exekutiboak CAFen akzioak erostea ez duela 'sustraitzea' sendotzen esan du, Kutxabanken 'likidezia' baizik.
Agentziak | Erredakzioa
Iker Casanova EH Bilduko parlamentariak ohar batean aditzera eman duenez, koalizioari "ona" iruditzen zaio administrazioak Euskadiko industria arloko enpresetan partizipazioak erostea. Hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritzak CAFen akzioak erosteko izan duen moduak "industria politikan noraezean" dabilela erakusten duela argudiatu du Casanovak.
Horrez gain, Casanovaren arabera, EH Bilduk "urteak daramatza" Eusko Jaurlaritzari industria enpresetako akziodun izateko eskatzen; beraz, "berandu" dabilela leporatu dio.
Hala, Legebiltzarrean Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretarako sailburuari zuzendutako interpelazioa aurkeztuko duela iragarri du EH Bilduk, industria sektorean inbertsio publiko egokia garatzeko zer-nolako tresnak, epeak eta estrategiak erabiliko dituen zehazteko, CAFen egindako operazioa argitzeaz gain.
ELAren aburuz, CAFen akzioak erosteak ez du "sustraitzea" sendotzen, "Kutxabanken likidezia" baizik
ELA sindikatuaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak CAFen akzioak erosteak 15 milioi euro gehitu du Kutxabanken likidezia, baina "ez du CAFek Euskal Herrian duen sustraitzea areagotzen".
Euskadiko Exekutiboaren operazioak "alarma egoeran kokatzen du euskal industria jasaten ari den erabakitze zentroen galera".