Ekonomia -
Lan istripua
Langile bat intoxikatu da Gasteizko enpresa batean, transformadoreak su hartuta
Ezbeharra 12:00etan izan da, eta suhiltzaileak bertaratu dira; sugarrek transformadorea soilik kaltetu dute. Langilea Txagorritxu ospitalera eraman dute.
Agentziak | Erredakzioa
Langile bat (40 urte ditu) kea arnasteagatik intoxikatu da Gasteizen, Jundiz kalean dagoen enpresa bateko transformadoreak su hartuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 12:00etan izan da, eta suhiltzaileak bertaratu dira; sugarrek transformadorea soilik kaltetu dute. Langilea Txagorritxu ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea